Larunbatean bukatuko da kiroldegiko igeriketa ikastaroetan izena emateko epea

Mireia Galarza Bastida 2024ko abuztuaren 27a

Aritzbataldeko igerilekua. (Guka)

Irailaren 6rako argitaratuko dituzte zerrendak, eta ikastaroekin, berriz, urriaren 7an hasiko dira.

2024-25 ikasturteko igeriketa ikastaroetan izena emateko epea irekita dago uztailetik, eta larunbat honetan bukatuko da. Beraz, oraindik inskripzioa egin ez duten herritarrek abuztuaren 31ra arte izango du aukera, larunbatera arte.

Zozketa bidez aukeratuko dituzte ikastaroetako erabiltzaileak, eta bakarra egingo dute ikasturte osoan. Izan ere, hurrengo hiruhilekotik aurrera beste prozedura bat jarraituko dute; aritu gabeei lehentasuna emango diete eta jada ikastaroetan dabiltzanen artean barne zozketa egingo dute. Aldaketa horren helburuak "kudeaketa arintzea, erraztea eta optimizatzea" dira. Prozeduraren inguruko zehaztapen guztiak eskuragarri daude Aritzbatalde udal kiroldegiko harreran.

Zozketaren emaitzak irailaren 6rako argitaratuko dituzte Zarauzko Udalaren webgunean eta Aritzbataldeko oharren panelean, eta ikastaroak urriaren 7an hasiko dituzte. Informazio gehiago nahi duenak Aritzbataldeko harreran galdetu edota 943-00 51 23 telefono zenbakira deitu dezake.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide