Zarauztarren doinuak

Ainara Aymaten doinuak

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abu. 28a, 14:00

Ainara Aymat. (Utzitakoa)

Zarauztarren doinuak atalaren barruan, hainbat herritarrek aukeratutako bost kanten zerrendak jasoko ditu Zarauzko Hitzak abuztuko oporraldian, asteazkenetan. Ainara Aymat surflaria da gaurko zerrenda.

  • Precipicio (Futuro Terror)

Kontzertu batean dantzatzeko abesti perfektua da. Taldeak entzunleengan trasmititzen duen iluntasunarekin eta punk doinuekin saltoka entzutea trasmititzen du.

  • Shine on you crazy diamond (Pink Floyd)

Pink Floydek, denbora eta espazioa gainditzen dituen emozioen sinfonia aurkezten digu. Maitasunaren eta adiskidetasunaren istorio bat azaltzen du. Ondorioz, abestiak duen letra ikaragarri polita dela iruditzen zait. Egoera lasai batean entzun behar da.

  • Smell the Roses (Zenzile)

Abestiak jendea esnatzeko nahia adierazten du, inguruan gauzak gertatzen ari direla konturatzeko. Protagonistak ez du ulertzen zergatik jendeak ez dakien nor den, eta nahastu egiten da.

  • Candy (Iggy Pop)

Iraganarekin izandako topaketa bat islatzen du, kontalariaren bihotzean marka ezabaezin bat utzi duen pertsona maitatu baten oroitzapena. Gainera, klasiko bat da eta ezin du faltatu inoiz.

  • Come Together (Primal Scream)

'Come together as one' esaldiarekin, sarritan zatikatuta dagoen munduaren batasuna azpimarratzen du. Gainera, abesti hau ere dantza egiteko perfektua da eta edozein momentutan entzun daiteke.

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide