Zarauzko Udalak aurtengo Euskal Jai Asteko egitarauan erakusketa bat antolatu du herritarrentzat. Aurtengo jaiak bereziak dira, 100 urte igaro baitira lehenengo Euskal Jaiak ospatu zirenetik. Hori dela eta, Udalak, herriko eragileen laguntzarekin, jantzi tradizionalen erakusketa bat egin dute herritarrentzat. Dendak erakusleiho bihurtuz, historian zehar jaietan egindako jantziak ikusgai egongo dira irailaren 9ra arte.
Euskal jantzien erakusketa denda hauetan lekuratzen da: 310, Albizu, Andere, Azkuelek, Borda Ardoak, Boutique Mane, Cazalis Oinetakoak, Cerrajeria Francesena, Etxe-ona Bakailuak, Garbiñe Arregui, Garmen, Itziar Oregi, Jade, Javier Lucas, JM Jostailuak, Josune Moda, Kaïoa, Larrube, Lukas Ardotegia, Maialen Decoracion, Marian Tabakoak, Mendizabal Kinkiladenda, Nele Peluqueria, Noah's Secret, Optica Zarautz, Pukas, Soinean, Strategia Bicolore, Telas Marian, Topkapi, Transit, Unai Garrastazu Optika, Veronica Cazalis, Zabalegi, Biraola Kinkiladenda eta azkenik, Etxezabala.
Osteguneko erakusketa
Erakusketa berri baten inaugurazio bat egingo dute ostegunean, abuztuaren 29an. Ekitaldiari dagokionez, Euskal Jaiak 100 urte izenarekin aurkeztuko dute. Merkatu Plazan izango da, zehazki, lehen solairuan. Bertan, mendeurren oso batean ateratako argazkiak egongo dira ikusgai herritarrentzat.