Aste honetan eskainiko dituzte 36. Udako Musikaldiko azken bi kontzertuak, ostiralean eta larunbatean, hain zuzen ere. Antolatzaileek azaldu dutenez, baina, sarrera guztiak amaitu dira dagoeneko.
Lehenengo hitzorduan, ostiralean, Maite Arruabarrena mezzosopranoa, Aitzol Iturriagagoitia biolin jotzailea eta Susana G. de Salazar piano jotzailea izango dira protagonistak, eta 1870-1939. Kantua Euskal Herrian emanaldia eskainiko dute. Larunbateko hitzorduan, aldiz, Goretti Eizagirre soprano zarauztarra igoko da oholtzara Itziar Barredo piano jotzaileak lagunduta, eta kontzertua eskaniko dute elkarrekin.
Zikloko azken bi emanaldiak, ohi bezala, Santa Klara komentuan izango dira, 20:00etan hasita.