Arranok Pala Txapelketa Mistoa antolatu du urteurrenaren barruan

Julene Sorarrain 2024ko abuztuaren 26a

Izen-ematea zabalik dago jada eta Arrano tabernan egin daiteke. Bikote bakoitzak 5€ ordaindu beharko ditu parte hartzeko.

Arranoren 40. urteurrena dela eta, elkarteak Pala Txapelketa Mistoa antolatu du datorren hilerako. Antolatzaileek azaldu dute parte hartzaile kopuruaren arabera, txapelketak moldatzeko aukera egongo dela. Kanporaketak irailaren 21ean jokatuko dituzte, eta finala, aldiz, irailaren 28an izango da, Arranoren Jaiaren barruan.

Izen-ematea Arrano tabernan egingo da eta 5€ ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak. Izen-ematearen epea irailaren 18ra arte egongo da zabalik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide