'Txapas'-ek Donostiako Ospitala eskusoinuaren doinuekin bete du

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abuztuaren 26a

Dostiako Piratak, "Txapas" eta Porrotx pailazoa ospitaleko ume eta langileekin. (Utzitakoa)

Donostiako Piraten eskutik, "Txapas", Porrotx eta Ezkila piratarenlaguntzaz, musikaz eta jolasez alaitu zituzten ospitaleko haur, senide eta langileak Donostiko Aste Nagusian. 

Josu Txapartegi, Porrotxerekin batera, Donostiako Ospitaleko pediatrako haurren, senideen eta langileen bihotzak alaitu zituzten Aste Nagusian. Donostiako Piraten eskutik, gelaz gela eskusoinua jotzen ibili ziren eta jolasak egiten. Musikari zarauztarrak eta sudurgorriak Piraten kofradietako ordezkaritzaren laguntza ere izan zuten, Ezkila kapitainarena. Festara bertaratzerik ez zutenei alaitasuna eta zorion uneak eraman nahi zizkieten. Honez gain, piraten zapiak, diskoak, kamisetak eta bestelako opari mordoak ere eman zizkieten. Horrela, abentura pila bizi izan zituzten eta poza partekatu zuten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide