Slow Times Blues Band taldea izango da osteguneko Arranopolan

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abuztuaren 26a

Slow Time Blues Band taldea. (Utzitakoa)

Zarautzen jaiotako Ryhtm & Blues taldea ostegunean arituko da zuzenean Arrano kanpoko agertokian, 20:00etatik aurrera. 

Slow Times Blues Band taldeak herritarrak girotuko ditu osteguneko azkenengo Arranopola egitasmoan. Taldea, Iker Urkiri, Tabea Gerhardt, Carmelo Garcia (Willy) eta David Gorospek osatzen dute. Publikoarekin konexio berezia lortuz, osteguneko saioa Ryhtim & Blues generoak zuzenean entzuteko parada izango da. Emanaldia, 20:00etatik aurrera izango da, Musika Plazan, Arranoko terrazan.

Eragin musikalari dagokionez, blues, swing eta rock 'n' rollaren espektro zabalak hartzen dituzte beraien musika sortzerako orduan. Estiloen nahasketa hori beraien musikan eta soinuan islatzen da. Honez gain, 2022ko udaran grabatutako lehen maketaren abestiak aurkeztuko dituzte. "Reyes del KO", "Laura Chavez", "Little Richard", eta "Lazy Lester" bezalako abestiak izango dira entzungai.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide