Zarauzko Euskal Jai Eguna 2024

Guztia prest dago Euskal Jaien Asterako

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abu. 24a, 11:30

Zarauzko Euskal Jaien aspaldiko argazkia. (Utzitakoa)

Aurten Euskal Jaien mendeurrena beteko denez, iraileko lehen aste osorako egitarau berezia antolatu du Zarauzko Udalak.

Zarauzko Udalak aurtengo Euskal Jaien Astearen egitaraua aurkeztu du. Aurtengo jaiak bereziak dira, 100 urte igaro baitira lehenengo Euskal Jaiak ospatu zirenetik. Udalak, herriko eragileen laguntzarekin, ekintza eta ekitaldi ugari antolatu ditu herria jai giroan murgiltzeko.

Egitaraua:

Irailaren 1, igandea. Haurren Euskal Jai Eguna.
  • 10:30. Munoan, dantzarien bilkura.
  • 11:00. Kalejira, Musika Eskolako txistulari eta trikitilariekin.
  • 11:00. Dantzariek Agintariarena eta Agurra dantzatuko dituzte denek batera eta kalez kale ibiliko dira.
  • 12:45. Munoan, dantzarien harrera eta emanaldia. Euria egiten badu, Kiroldegian izango da.
  • 13:30. Munoan, haurrak familietan banatuko dira bazkaltzeko. Euria egiten badu, Kiroldegian izango da.
  • 17:30. Kalejira Musika Plazatik Iñurritzara, buruhandi, erraldoi, Zarautz TRIK eta Ustekabe txarangarekin.
  • Ondoren, Iñurritzan, dantzarien bilkura.
  • 18:00. Iñurritzan, puzgarriak haur eta nerabeentzat.
  • 18:30. Iñurritzan, Euskaraokea
  • 20:00. Kalejira Iñurritzatik Musika plazara.
Irailaren 2, astelehena.
  • 17:30. Frontoi Txikin fandango eta arinarin ikastaroa: Jon Alkain eta Alaitz Garciarekin Zarautz TRIKek lagunduta. Euria egiten badu, Gaztelekuan izango da. Ez da izenik eman behar.
  • 19:00. Lege Zaharren enparantzan, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa. Euria egiten badu, Modelo Aretoan izango da.
Irailaren 3a, asteartea.
  • 17:30. Frontoi Txikin fandango eta arinarin ikastaroa: Jon Alkain eta Alaitz Garciarekin Zarautz TRIKek lagunduta. Euria egiten badu, Gaztelekuan izango da. Ez da izenik eman behar.
  • 19:00. Lege Zaharren enparantzan, Helduen Binakako Dantza Txapelketa. Euria egiten badu, Modelo Aretoan izango da.
Irailaren 4a, asteazkena.
  • 17:30. Frontoi Txikin fandango eta arinarin ikastaroa: Jon Alkain eta Alaitz Garciarekin Zarautz TRIKek lagunduta. Euria egiten badu, Gaztelekuan izango da. Ez da izenik eman behar.
  • 19:00. Lege Zaharren enparantzan, Trikitilari Gazteen XLIV. Txapelketa. Euria egiten badu, Modelo Aretoan izango da.
Irailaren 5a, osteguna.
  • 17:30. Frontoi Txikin fandango eta arinarin ikastaroa: Jon Alkain eta Alaitz Garciarekin Zarautz TRIKek lagunduta. Euria egiten badu, Gaztelekuan izango da. Ez da izenik eman behar.
  • 20:00. Lege Zaharren enparantzan, herriko taldeen emanaldia: Euskal Jaiak ehun urtez herrira ehuntzen. Euria egiten badu, Modelo Aretoan izango da.
  • Aktoreak: Goretti Aramburu, Ander Iruretagoiena.
  • Bertsolariak: Andoni Egaña, "Mantxi", Manu Goiogana.
  • Goizeko Ihintza Txistulari Taldea.
  • Jalgi Dantza Taldea.
  • Kontalaria: Miriam Mendoza, Pako Serras.
  • Txinpirin eta Zarazte Abesbatzak.
  • Udaberri Abesbatza.
  • Zarautz Trik Kultur elkarteko ikasleak.
  • Gure teknikaria: Juanma Alvarez.
  • Eszenografia, atrezzoa: Bederen!
  • Zuzendaria/Koordinatzailea: Patxi Santamaria.
Irailaren 6a, ostirala.
  • 17:30. Frontoi Txikin fandango eta arinarin ikastaroa: Jon Alkain eta Alaitz Garciarekin Zarautz TRIKek lagunduta. Euria egiten badu, Gaztelekuan izango da. Ez da izenik eman behar.
  • 19:00. Lege Zaharren enparantzan, Ondartza taldearen emanaldia. Euria egiten badu, Modelo Aretoan izango da.
  • 22:00. Modelo Aretoan, Bertsolari Gazteen XLVIII. Lizardi Sariaren finala. Sarrera: doan. Gonbidapenak egunean bertan ordubete lehenago Modeloko lehiatilan.
Irailaren 7a, larunbata.
  • 11:00. Musika Plazatik irtenda, Euskararen aldeko XXVIII. Lasterketa AEK-k antolatuta (izen-emateak 10:15ean).
  • 11:30. Lege Zaharren enparantzan, XXXVI. Aurresku Txapelketa. Euria egiten badu, Modelo Aretoan izango da.
  • 14:30. Musika Plazan, XXXVIII. Bazkari Herrikoia, EHEk antolatuta.
  • Ondoren, kalejira elektrotxarangarekin.
  • 18:00. Amalur parkean Artzain Txakurren Lehiaketa Jose Luis Saizarren omenez.
Irailaren 8a, igandea.
  • 12:00. Lege Zaharren enparantzan, "Mendeurrenaren brindisa", parrilla herrikoia, sagardo eta txakolin dastaketa. Parte-hartzaileak: Basa Lore, Mokoroa, Rezabal, Talai Berri txakolindegiak eta Arizia Sagardotegia.
  • 12:00. Musika Plazan, plaza-dantzak Alaken taldearekin.
  • 17:00. Gaztelekuan, erroskila tailerra nerabeentzat.
  • 19:00. Musika Plazan, erromeria EINGO taldearekin.
  • 20:00. Frantziskotarren elizan, Zarautz Abesbatzak Salbea abestuko du.
Irailaren 9a, astelehena. Euskal Jai Eguna.
  • 7:00. Diana herriko kaleetan zehar.
  • 8:00. Goiztarrak taldearen irteera. Antzinako ohiturak berreskuratuz, goizean, garai bateko pertsonaiak irudikatuko dituzte kalez kale.
  • 8:00. Gure Boza otxotea kaleetan zehar.
  • 8:30. Kalez kale, txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak.
  • 10:00. Euskal Jai Eguneko parte-hartzaileen talde argazkia.
  • 10:30. Frantziskotarren elizan, Meza Nagusia. Schola Cantorum abesbatzak abestuta.
  • Ondoren, Frontoi Txikin, Goiztarrak taldearen eskutik, pilota partidak, herri-kirolak eta bertsolariak.
  • 11:00-14:00. Arrosategi parkean, pottokak haurrentzat.
  • 12:00. Alproja taldearen irteera (San Inazio kalea, Kale Nagusia, Dorre Luzea parkea, Nafarroa Kalea eta Munoa).
  • 12:00. Munoan, "Ehun urte zain" antzezlana.
  • Eguerdian, Musika Plazan, erromeria trikitilari, txistulari eta dultzaineroekin.
  • Ordu berean, Lege Zaharren enparantzan, erromeria trikitilariekin.
  • 13:00. Lege Zaharren enparantzan, orga-lehiaketaren sari-banaketa.
  • 13:15. Munoan, erromeria Iratzar taldearekin.
  • 13:30. Musika Plazan, karrozen aurkezpena.
  • Ondoren, Kale Nagusian egongo dira ikusgai.
  • 14:00. Musika Plazan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
  • 17:30. Musika Plazatik Iñurritzara kalejira, trikitilari, dultzainero eta txistulariekin.
  • 18:00. Iñurritzan, haurrentzako herri-kirolak Kulki taldearen eskutik.
  • 18:30. Iñurritzako zelaian, erromeria Bide Batez taldearekin.
  • 20:00. Iñurritzan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
  • 20:30. Kalejira Iñurritzatik Musika Plazara.
  • Ondoren, Musika Plazan, erromeria trikitilariekin.
  • 22:00. Munoan, dantzaldia Iratzar taldearekin.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide