Saskibaloia malekoira itzuli da

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abuztuaren 23a

ZAST Zarauzko Saskibaloi Taldeak antolatuta, 3x3 Zarautz saskibaloi txapelketa jokatzen ari dira malekoian, Dama ondoko zabalgunean atondutako kantxetan.

Zast Zarauzko Saskibaloi taldeak antolatutako 3x3 txapelketaren egitasmoa gaur hasi da. Junior mailakoen jardunaldiarekin estreinatu dituzte malekoiko saskibaloi kantxak, giro ezin hobean. Biharko goiza, berriz, haurren mailako txapelketekin hasiko dute; bihar arratsaldean, kuadrillen txanda izango da; eta igandeari dagokionez, goizean mini mutilek eta neskek jokatuko dute. Azkenik, seniorrek igande arratsaldean jokatuko dituzte beraien partidak, 3x3 saskibaloi txapelketari amaiera emanez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide