Nekazaritza ekologikoaren azoka Lege Zaharren Enparantzan

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abuztuaren 23a

Biolur elkarteak antolatuta, Udako Azoka Ekologikoa antolatu dute Lege Zaharren Enparantzan. Herritar ugari gerturatu dira elikagai ekologikoak eskuratzera. 

Urtero egin ohi duten moduan, Udako Azoka Ekologikoa antolatu dute Lege Zaharren Enparantzan, Biolur elkartearen eskutik. 10:00etatik 14:00etara bitartean egongo dira ekoizleen  postuak plazan.

Azokara bertaratu diren herritarrek askotariko elikagai ekologikoak erosteko aukera izan dute, baita horiek ekoizten dituzten nekazariak ezagutzeko ere. Barazkiak, ardi eta behi gazta, eztia, gozoak, ogia, marmelada, olioa, arrautzak eta sagardoa erosi ahal dira azokan, besteak beste.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide