Zarauzko gizonezkoen boleiko kadeteak bigarren geratu dira Euskadiko Txapelketan. Hainbat taldekideren lesioak ez zieten gelditu eta gogor jokatu zuten garaipena lortzeko. Azkenean, ez zuten finala irabazi baina Euskadiko txapeldunorde bihurtu dira. Neskak, berriz, finalera sartzeko borrokatzen ari dira.
Jubenilei dagokionez, nesken taldea Gipuzkoako Txapelketako finaletan dago. Mutilak, Gipuzkoako kopan eta ligako azken fasean aurkitzen dira.