Bertsolari Gazteen XLVIII. Lizardi Sariketarako txapelketa hasiko da hurrengo astean

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abuztuaren 23a

Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko txapelketa. (GUKA)

Aurten ere hamasei bertsolari gazteek lehiatuko dute Santa Klarako komentuko areto txikian txapela eskuratzeko.

Bertsolari Gazteen XLVIII. Lizardi Sariko txapelketa hurrengo astean jokatuko da, abuztuaren 29an eta abuztuaren 30ean. Gaueko 22:00etan hasiko dira bi egunetako saioak. Aurten, lehiaketaren lekua aldatu dute. Santa Klara komentuko aretoan izango da txapelketa. Bertan, hamasei bertsolari gazte kantuan ibiliko dira txapela lortzeko helburuarekin.

Bi kanporaketa saio egingo direnez, kanporaketa bakoitzean zortzi bertsolari arituko dira kantuan. Abuztuak 29ko saioan hauek izango dira: Naia Arrizabalaga (Azkoitia), Iruri Altzerreka (Garai), Aimar Sorazu (Zarautz), Andoni Rekondo (Hernani), Unai Anda (Zuia), Maite Sarasola (Deustu), Uxue Alkorta (Zarautz) eta June Aiestaran (Beasain).

Abuztuak 30ean, berriz, honako hauek arituko dira: Aitor Tatiegi (Oñati), Idoia Granizo (Altsasu), Andoni Mujika (Urnieta), Libe Goenaga (Getaria), Julene Iturbe (Azkoitia), Mikel Etxezarreta (Olaberria), Ane Peñagarikano (Zarautz) eta Araitz Katarain (Mallabia).

Finalari dagokionez, saio bakoitzeko irabazleak zuzenean lortuko du finalerako txartela, eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazio bidez erabakiko dira. Irailaren 6an izango da. Ekitaldia gaueko 22:00etan hasiko da Modelo Aretoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide