Gaur izan da Stock Azokaren irekiera. Lehen eguna denez, herritar ugari bertaratu dira denden eskaintza begiratzera. Bertan, askotariko produktuak eskaini dituzte saltzaileek. Batzuk begiratzera joan dira, eta beste batzuek aurkitu dituzte gustuko gauzak ere.
Galtxagorri elkartearen ondoan egongo dira bihartik aurrera ere dendak prezio bereziz betetako gauzekin: arropa, osagarriak, jostailuak, oinetakoak, estetika produktuak... Hain zuzen, Noah's Secret, Vulcano, JM Jostailuak, Roimi, Emeberhiru, Pedrosa Textil Hogar, Atelier, Faylinn, Urzelai, 310 eta GarMen izango dira maleikoian. Gainera, Azkuelek, Josunek, Jadek, David & Nikok, Itziar Oregik, Olaizola Optika eta Audioak, El Palacio del Niñok, Musasek, Ganbarak, Kaioak eta Transitek ere parte hartuko dute azokan, baina horiek beraien denda parean jarriko dituzte eskaintzak, ohiko ordutegian.