Euskal Jaien mendeurrena ospatuko denez, udalak, herriko eragileekin batera, egitarau berezia antolatu du. Programatutako ekintzen artean, Euskal jantzien erakusketa egingo dute bihar hasi eta irailaren 29ra arte. Jantzien erakusketak herriko dendetako erakusleihoetan egongo dira ikusgai, herritarrek erraz ikus dezaten.
Bestalde, informazio gehiago eskuratzeko, eskuorri eta liburuxka bereziak argitaratuko dituzte. Turismo Bulegoan, Sanz Enea liburutegian, erakusketan parte hartzen duten saltokietan eta Merkatu Plazako lehen solairuan egongo dira eskuorriak eskuragarri.