Erromeriazaleen topagune izaten ari da Zarauzko Musika Plaza udako igandeetan. Trikiti nahiz pandero jotzaileak eta euskal dantza zaleak bertan biltzen ari dira igandero, 19:30etik aurrera eskaintzen ari diren emanaldietan.
Bihar, hilaren 25ean, Elustondo anai-arrebak arituko dira plaza horretako kioskoan. Gainera, biharkoa abuztuko azken erromeria emanaldia izango da. Hori dela eta, erromeria talde horrek emango dio amaiera udako igandeetako erromeriaren sasoiari.