'Artea eta diseinua' zikloaren seigarren saioa egingo dute gaur Photomuseumen

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abuztuaren 23a

Jonathan Hoeflerren argazki bat. (Utzitakoa)

Zikloaren seigarren saioan Jonathan Hoeflerren lana aztertuko dute. Sarrera doakoa da, aforoa bete arte.

Photomuseumek sustatuta eta Zarauzko Udalak babestuta, kultur hedapenerako Gela programaren barruan, gaurko saioa Artea eta diseinua zikloaren seigarren saioa izango da. Diseinatzaile handien diseinuak sortzeko ematen duten denbora eta ahalegina aztertuko dituzte, beren lanak eta bizitzak arakatuz. Horietako bakoitzaren bizitza pribatua ere ikusiko dute, eta horrek gaika aztertzeko aukera emango du.

Gaur, Jonathan Hoefler tipografia-sortzailearen lana erakutsiko da. Hoeflerrek bere lanbidea erakusten du, gure alfabeto modernoei forma ematen dieten fenomeno liluragarriak eta diseinu tipografikoa aurkeztuz. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide