Bihar hasiko da 3x3 saskibaloi txapelketa

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abuztuaren 22a

3x3 saskibaloi txapelketako partida bat. (GUKA)

Bihartik hasi eta igandera bitartean, saskibaloi zaleek izango dute zer ikusia. Beste urte batez, Zast saskibaloi taldearen eskutik, saskibaloi txapelketa jokatuko da Daman.

ZAST Zarauzko Saskibaloi Taldeak antolatuta, 3x3 Saskibaloi Txapelketa jokatuko dute aurten ere malekoian, Dama ondoko zabalgunean antolatutako kantxetan. Astearte eguerdian itxi zuten izena emateko epea.

Ostiral arratsaldean emango zaio hasiera 3x3 Saski Basque txapelketari, junior mutil eta neskekin. Larunbat goizean, infantilek lehiatuko dute. Arratsaldean, berriz, koadrilen arteko txapelketa egongo da. Igandeari dagokionez, goizean mini mutil eta neskek jokatuko dute. Arratsaldean, seniorren txanda izango da.

 

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide