36. Udako Musikaldiko egitasmoaren barruan, Josu de Solaun piano joleak errezitaldia eskainiko du ostiralean. Santa Klarako komentuan lekuratuko da emanaldia arratsaldeko 20:00etan. Sarrerei dagokionez, guztiak agortu egin dira.
Bestalde, abuztuak 30ean, Kantua Euskal Herrian izenburupean, Maite Arruabarrena mezzosopranoak, Aitzol Iturriagagoitia biolin-jotzaileak eta Susana Garcia de Salazar pianistak euskal musikak oholtzaratu dituzte. Emanaldi honetako sarrerak, bihartik asteartera arte egongo dira salgai Modelo Aretoan eta Kutxako plataforman 4 eurotara.