Zaporeaken sukalderako janari bilketa egingo dute bihar eta etzi

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abuztuaren 22a

Janari bilketaren argazki bat. (Utzitakoa)

Lesbosen jaten ematen jarraitu ahal izateko janari bilketa egingo dute bihar eta etzi herriko hainbat supermerkatutan.

Zaporeak elkarteak sukalderako janari bilketa antolatu du Zarautzen bihar eta etzirako. Lesbosen jaten ematen jarraitu ahal izateko herriko hainbat supermerkatutan egingo dute bilketa. Nafarroa kaleko eta Lege Zaharren Enparantzako BM, Santa Marinako Eroski, Hiper Eroski eta Biyona izango dira bilketa egiteko puntuak. Bestalde, azpimarratu dutenez, honako elikagai hauek dira behar dituztenak: pasta, lekaleak, arroza eta olioa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide