Stock Azoka egingo dute bihartik hasi eta igandera arte

Ian Ruiz Lizaso

Zarauzko Stock Azoka. (GUKA)

Urtero bezala, malekoian egingo dute azoka, eta 11:00etatik 21:00etara egongo da zabalik herritarrentzat. Askotariko produktuak eskainiko dituzte bertan.

Bihartik hasita eta igandera arte Stock Azoka egingo dute Murkil Merkataritza Elkarteko hainbat dendek. Urtero bezala, malekoian egingo dute azoka, eta 11:00etatik 21:00etara egongo da zabalik herritarrentzat. 

Galtxagorri elkartearen ondoan egongo dira dendak prezio bereziz betetako gauzekin: arropa, osagarriak, jostailuak, oinetakoak, estetika produktuak... Hain zuzen, Noah's Secret, Vulcano, JM Jostailuak, Roimi, Emeberhiru, Pedrosa Textil Hogar, Atelier, Faylinn, Urzelai, 310 eta GarMen izango dira maleikoian. Gainera, Azkuelek, Josunek, Jadek, David & Nikok, Itziar Oregik, Olaizola Optika eta Audioak, El Palacio del Niñok, Musasek, Ganbarak, Kaioak eta Transitek ere parte hartuko dute azokan, baina horiek beraien denda parean jarriko dituzte eskaintzak, ohiko ordutegian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide