Zarautz Arraun Elkarteak kukaña eta ur jolasen denboraldiari ostegunean emango diote amaiera. Usadioari jarraituz, itsasgora arratsaldez egokitzen den udako ostegunetan ari dira saioak egiten 17:00etan hasita. Egunean moilara bertaratzen diren herritarrek, beraz, gazteen jausi ikusgarriez eta kukañako jolas dibertigarriez gozatzeko azken aukera izango dute.