'Artilusio' ikuskizuna egingo dute etzi, Antzerkia Familian egitasmoaren barruan

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abuztuaren 20a

"Artilusio" ikuskizuna. (MarkeliƱe Konpainia)

Sei saio antolatu dituzte orotara uztaileko eta abuztuko ostegunetarako. Villa Manuelako frontoian izango dira, 19:00etatik aurrera.

Antzerkia Familian programako ikuskizunak atari zabalean eskainiko dituzte udan; guztira doako sei emanaldi hileko ostegunetan, 19:00etan, Villa Manuelako frontoian. Hain zuzen ere, Markeliñe Konpainiak Artilusio izeneko ikuskizuna eskainiko du aste honetan. Ikusle guztientzako dago egina.

Liburuz elikatzen den eta bihotz baten taupaden erritmoan funtzionatzen duen makina fantastiko batean lekuratzen da istorioa. Tramankuluaren ondoan, Greta aurkitzen da, bere liburutegi txikian. Egunero Pinak, laguntzaileak, Gretaren bihotza auskultatzen du eta makina aktibatu egiten da. Makina, jostailu bat bezalakoa da. Gretak irakurtzen dituen liburuen fantasiak bisortu egiten ditu eta hauek duten bizitza beste era batera erakusten dio.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide