Nekazaritza Ekologikoaren Azoka egingo dute ostiralean

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abuztuaren 20a

Nekazaritza Ekologikoaren Azoka. (GUKA)

Biolur elkarteak antolatuta, Udako Azoka Ekologikoa egingo dute ostiralean Lege Zaharren Enparantzan. Herritarrek elikagai ekologikoak eskuratzeko aukera izango dute 10:00etatik 14:00etara bitartean. 

Urtero egin ohi duten moduan, Udako Azoka Ekologikoa egingo dute ostiralean Lege Zaharren Enparantzan, Biolur elkartearen eskutik. 10:00etatik 14:00etara bitartean jarriko dituzte ekoizleek euren postuak plazan. Gainera, 12:00etatik 14:00etara Miriam Chefintegrativa izango da Ekoizpen duina kontsumo herrikoia ekoerrezetak azaltzen.

Azokara bertaratzen diren herritarrek askotariko elikagai ekologikoak erosteko aukera izango dute, baita horiek ekoizten dituzten nekazariak ezagutzeko ere. Barazkiak, ardi eta behi gazta, eztia, gozoak, ogia, marmelada, olioa, arrautzak eta sagardoa erosi ahal izango dira azokan, besteak beste.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide