Nadia Erostarbe surflariari harrera egingo diote bihar

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abuztuaren 19a

Nadia Erostarberen argazki bat. (Utzitakoa)

Surflari zarauztarrak izandako arrakastaren ondoren, herrira itzuliko da bihar txalo zaparraden artean.

Olinpiar Jokoak amaitu dira, eta Nadia Erostarbe herrira itzuliko da. Urtean zehar lortu dituen emaitzak pareagabeak izan dira, eta ibilbide profesional eredugarri bat eraikitzen ari da. Hori dela eta, harrera egingo diote Lege Zaharren Enparantzan, herriak berarengan duen mirespena adierazteko. Orduari dagokionez, ekitaldia 19:30ean izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide