Zarauzko Enbatak Emakumeen Bilboko IX. Ikurrina - Ane Aizpuruaren IV. Oroimenezko estropada irabazi zuen atzo. Zarauzko arraunlariek ETE ligako azkenengo estropadan pozaren pozez hartu zuten irabazlearen bandera. Hori dela eta, herritarrek harrera egin zieten eta arraunaren jarraitzaile ugari gerturatu ziren arraunlariei txalotzera. 20:30ean hasi zen ekitaldia Lege Zaharren enparantzan. Arraunlariek gogotsu astindu zuten irabazitako bandera herriko kaleetan zehar. Gainera, txistu eta danbolin doinuen laguntzarekin, herriko kaleak kalejiran igaro zituzten.