Zarauzko Aste Nagusia amaitu da eta asteburuko estropadez gain, bi kontzertu antolatu zituzten. Larunbatari dagokionez, Izarok eskaini zuen emanaldi musikatua. Bere azken diska aukeztu zuen, eta honez gain, bere kanta klasikoek ere malekoia dantzan jarri zuten. Igandean, berriz, Puro Relajo taldeak musika mexikarrez girotu zituen herritarrak.
Bi kontzertuetara jende ugari bertaratu zen udako gau musikatuez gozatzera. Nahiz eta eguraldi txarra egin, aterkiak eskuan hartuta, entzuleek ez zituzten galdu zuzeneko kontzertu arrakastatsu hauek. Ondorioz, Aste Nagusian zehar musikak duen garrantzia nabarmendu da milaka pertsona hurbildu baitira Damako zabalgunera.
Hona hemen Izaroren kontzertuko bideo laburpena:
Hona hemen Puro Relajoren kontzertuko bideo laburpena: