Samba Badago izeneko laukoteak herritarrak girotuko ditu osteguneko Arranopola egitasmoan. Hernani, Orio, Lasarte eta Donostiako kideek osatzen dute taldea. Doinu brasildarrak zabaltzeko asmoz egiten dute musika. Horregatik, proposamen ezberdina entzuteko parada izango da zuzenean aste honetan, 20:00etatik aurrera, Musika Plazan, Arranoko terrazan.
Hizkuntzari dagokionez, euskaraz, brasileko portugesez eta ingelesez abesten dute. Samba, Bossa Nova eta Reggae estiloak jotzen dituzte. Noizean behin, Cabo Verdeko kriolloa ere erabiltzen dute.