Mikel Erentxunek ere jendetza bildu du bart malekoian

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abu. 17a, 14:00

Zarauzko Aste Nagusiko musika emanaldiek ez dute etenik eta Mikel Erentxunek bart eskaini duenak ere jende ugari bildu du.

Su artifizialen bigarren eta azken saioaren ondoren, Mikel Erentxun Dama parean dagoen agertokiaz jabetu zen eta kontzertua eskaini zuen. Beraren jarraitzaile asko bildu ziren gauean malekoian eta gozatua hartu zuten kanta mitikoenak abesten. Famili giroa nabarmendu zen eta herritarrak dantzan jarri zituen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide