Bazion Ze Muitua herri mugimenduak, Euskaraz Bizi Eguneko herri bazkariko txartelak hilaren 30ean jarriko ditu salgai. Pertsona bakoitzak gehienez 5 tiket hartu ahalko ditu. Salmentaren ordua eta lekuari dagokionez, 18:30ean egongo dira Musika Plazan.
Urtero bezala, bi menu prestatu dituzte. Lehenik eta behin, haurrentzat menu bat egin dute. Bertan, tomate entsalada, makarroiak tomatearekin eta izozkia emango dira. Guztia 8 eurotara. Beste aldetik, ohiko menua ere egongo da. Tomate entsalada, haragi edo barazki paella, gazta eta irasagarra, kafea eta kopa eskainiko dira. Guztia 15 eurotara.
Antolatzaileek adierazi duenez, egun hauetan berri gehiago helaraziko dituzte. Hori dela eta, Instagrameko @bazionzemuitua profilera sartu eta bertan informazio gehiago eskuratu daiteke.