Alex Padilla atezain lanetan aritu zen Athleticek San Mamesen jokatutako atzoko partidan. Zarauztarraren debuta izan zen lehen mailarekin eta izugarrizko geldialdiak egin zituen Getaferen aurka. Taldeko gainontzeko atezainei dagokionez, lesionatuta daude. Unai Simoni ebakuntza egin zioten eskumuturrean Eurocopa jokatu ostean eta orain, errekuperatzen ari da. Julen Agirrezabala, berriz, denboraldi aurrean hiru haustura egin zituen eskuineko zeharkako apofisietan. Padilla ez zen partida jokatu zuen zarauztar bakarra izan. Yuri Berchichek titular bezala jokatu zuen.