Aste Nagusiaren hasiera izan zen atzokoa. Datozen egunetan ere hainbat kontzertuz gozatzeko aukera izango da eta, gaur eta bihar, baita su artifizialez ere. La Pegatina taldeak malekoia jendez bete zuen atzoko gaua. Herritar ugari bertaratu ziren "Mari Carmen" eta "Y volar" bezalako kantu klasikoez gozatzera. Gainera, euria geratu egin zen eta kontzertuak arrakasta handia izan zuen.