Salvador Martinez Garate dultzaineroa omendu dute gaur

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abu. 15a, 14:30

Salvador Martinez Garateren omenaldia. (Ian Ruiz Lizaso)

Estellako dultzaineroa pasa den ekainean girotu zituen bere azken sanpelaioak. Gaurkoan, omenaldia egin diote dultzainak entzuten ziren bitartean.

Zarauzko Aste Nagusiko Amaberjin egunean, Salvador Martinez Garateren memorian, omenaldi bat egin diote. Xabier Txurruka, herriko alkatea, eta Leire Arana, Jai eta Ekitaldien zinegotzia, bertan izan dira Lizarrako dultzaineroekin batera. Ekainaren 30ean hil zen, azken sanpelaioak girotu eta egun gutxietara. Azken hamarkadetan herriko jai garrantzitsuenak girotzen ibili zen. Hori dela eta, alkateak eta Aranak esker ona adierazteko omendua egin diote, herriak asko maite duelako.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide