Argazkigintzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da datorren hilaren 19an, astelehenean. Hala, Photomuseumek bere ospakizunen berri eman du.
11:30ean bilduko dira bertan, eta aurreskuarekin ekingo diote egitarauari. Jarraian, Daguerren monumentuari lore eskaintza egingo diote, eta 11:45 aldera bertso sorta batzuk abestuko dituzte. Ondoren, 12:00etan, La Caja de Cerillas proiektatuko dute.
Proiekzioa, David Airob argazkilariak zuzendutakoa da. Dokumentalak, Joan Guerreroren biografiaren gertaera garrantzitsuak kontatzen ditu bere irizpide estetikoan eta lanean eragin handia izan dutelako. Ibilbide luze eta sendoko fotokazetari honek hainbat aldizkari eta egunkarietan lan egin du, esaterako: El País, Grama, El Observador, El Diario de Catalunya, El Periódico de Catalunya, Time, Paris-Match edo Der-Spiegel La Vanguardia egunkariaren lan-taldean sartu zen 1989an, eta Argazkilaritzako Erredaktore Buru izan zen (2007-2010). Hainbat sari jaso ditu, besteak beste, World Press Photo 2014 saria.
Arratzaldeari dagokionez, bisita-tailerra bat antolatuko dute 18:00etan. 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. Plazak mugatuak dira. Horregatik, aurretik izen eman behar da 934-13 09 06 telefono zenbakira deituz. Gainera, egunean zehar museoaren sarrera dohanik izango da.