Aste Nagusia euripean hasi dute zarauztarrek

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abuztuaren 14a

Zarauzko Aste Nagusiari eman diote hasiera gaur eguardian suziri, globo eta gozoki mordoekin.

Zarauzko Aste Santuen txupina gaur lehertu da eta jaiei hasiera eman diote. Udaletxetik bota dituzte suziriak, globo eta gozokiekin batera 12:00etan. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, herritar ugari gerturatu dira Lege Zaharren enparantzara erraldoi eta buruhandiez gozatzera Kalean txarangaren laguntzarekin. Gaurtik hasi eta igandera arte ekintza ugari egongo dira herria festa giroan murgiltzeko.

Egitaraua:

Gaur, asteazkena

12:00. Herriko jaiei hasiera emateko suziriak, buruhandiak eta erraldoiak, Jainekin txarangaren laguntzarekin, Lege Zaharren enparantzan.

19:00. Joselu Anaiak taldearen emanaldia, Musika Plazan.

19:30. Herri-kirolen erakusketaldia, Lege Zaharren enparantzan.

20:00. Schola Cantorumek abestutako salbea, Andre Maria Zeruratzea parrokian.

23:00. La Pegatina taldearen kontzertua, malekoian.

Abuztuak 15, osteguna

11:00. Meza nagusia Schola Cantorumek abestuta, Andre Maria Zeruratzea parrokian.

12:00. Lizarrako dultzaineroek herriko kaleak alaituko dituzte.

19:00. Buruhandiak eta erraldoiak Ustekabe txarangarekin.

23:00. Su artifizialak, hondartzan.

Ondoren, UT! taldearen emanaldia, Musika Plazan.

Aldi berean, ETS taldearen kontzertua malekoian.

Abuztuak 16, ostirala

19:00. Buruhandiak eta erraldoiak, Gautxori txarangarekin.

23:00. Su artifizialak, hondartzan.

Ondoren, Roberto Urrutia eta Amanecer Rancheroren emanaldia, Musika Plazan.

Aldi berean, Mikel Erentxun taldearen kontzertua, malekoian.

Abuztuak 17, larunbata

11:00. Zarautz Arraun Elkartearen Emakumeen IV. Ikurrina (ETE Liga).

12:00. Zarautz Arraun Elkartearen XV. Ikurrina (ARCI Liga).

17:00. Estropadetako gune ludikoa, Lege Zaharren enparantzan.

17:25. Zarauzko XLVII. Ikurrina (Eusko Label Liga).

19:00. Buruhandiak eta erraldoiak, trikitilariekin.

23:00. Izaroren kontzertua, malekoian.

Abuztuak 18, igandea

11:00. Estropadetako gune ludikoa, Lege Zaharren enparantzan.

11:20. Zarauzko XVI. Ikurrina (Eusko Label Liga).

Jarraian, Zarauzko XLVII. Ikurrina (Eusko Label Liga).

17:00. Profesionalen arteko esku-pilotako partida, Aritzbatalde Frontoian.

19:00. Buruhandiak eta erraldoiak, trikitilariekin.

19:30. Etxeberria aita-semearen erromeria, Musika Plazan.

22:00. Puro Relajoren kontzertua, malekoian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide