Zarauzko Aste Nagusiko festetan Parekidetasun departamentuak Puntu Morea jarriko du Malekoian. Abuztuaren 14ean, 15ean eta 17an egongo da Galtxagorri elkartearen parean 23:00etatik 01:00etara.
Gloria Vazquezek (PSE-EE), Berdintasun zinegotziak, honako hau azaldu du: "Puntu Morearen helburua bikoitza da: alde batetik, eraso sexual baten aurrean nola jokatu behar den jakiteko herritarrei informazioa zabaltzea eta, bestetik, eraso bat gertatzekotan, laguntza ematea erasotuari".
“Puntu Morean, Berdintasun departamentuan egin ditugun foiletoak aurkituko dituzue, informazioa zehatza eta argiarekin eraso sexistei buruzkoa eta instituzioetatik eskaintzen ditugun baliabideen informazioa indarkeria matxistaren biktimak artatzeko”, azpimarratu du Vazquezek. “Pegatinak, poltsak eta preserbatiboak ere banatuko ditugu, azken hauek gogorarazteko onartutako erlazioetan oso garrantzitsua dela preserbatiboak erabiltzea haurdunaldiak ekiditeko, baina, bereziki, sexu-transmisioko gaixotasunak ez kutsatzeko”.
Bestalde, bertara geturatzen denari argazkiak egiteko eskatuko zaio, Berdintasuneko sare sozialetara igotzeko eta hainbat mezu zabaltzen laguntzeko: “nire janzkera ez da zure gonbidapena”; “eraso sexistarik ez”; “ez ezazu nire espazioa inbaditu”; “ni ere eraso sexisten aurka”; “erasotzea delitua da, defendatzea ez”.