Zarauzko Aste Nagusia hasiko da bihar

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abuztuaren 13a

Zarauzko Aste Nagusia. (GUKA)

Lege Zaharren enparantzan 12:00etan botako duten suziriarekin hasiko dira bihar jaiak, eta igandera bitartean, su artifizialak eta kontzertuak izango dira nagusi erdigunean nahiz hondartza inguruan.

SKAPAko jaiak amaituta, iritsi da Aste Nagusiaren txanda. Bihar eguerdian hasiko dira herriko jaiak suziri, buruhandi eta erraldoiekin, Lege Zaharren enparantzan. Aste osoan zehar, iluntze-gau parteak izango dira protagonista, su artifizialekin eta kontzertuekin.

Kirol jarduera garrantzitsua ere izango da Aste Nagusiaren barruan; izan ere, ohi bezala, larunbatean eta igandean herriko uretan jokatuko dira urteko traineru estropada estimatuenak.

Egitaraua:

Abuztuak 14, asteazkena

12:00. Herriko jaiei hasiera emateko suziriak, buruhandiak eta erraldoiak, Jainekin txarangaren laguntzarekin, Lege Zaharren enparantzan.

19:00. Joselu Anaiak taldearen emanaldia, Musika Plazan.

19:30. Herri-kirolen erakusketaldia, Lege Zaharren enparantzan.

20:00. Schola Cantorumek abestutako salbea, Andre Maria Zeruratzea parrokian.

23:00. La Pegatina taldearen kontzertua, malekoian.

Abuztuak 15, osteguna

11:00. Meza nagusia Schola Cantorumek abestuta, Andre Maria Zeruratzea parrokian.

12:00. Lizarrako dultzaineroek herriko kaleak alaituko dituzte.

19:00. Buruhandiak eta erraldoiak Ustekabe txarangarekin.

23:00. Su artifizialak, hondartzan.

Ondoren, UT! taldearen emanaldia, Musika Plazan.

Aldi berean, ETS taldearen kontzertua malekoian.

Abuztuak 16, ostirala

19:00. Buruhandiak eta erraldoiak, Gautxori txarangarekin.

23:00. Su artifizialak, hondartzan.

Ondoren, Roberto Urrutia eta Amanecer Rancheroren emanaldia, Musika Plazan.

Aldi berean, Mikel Erentxun taldearen kontzertua, malekoian.

Abuztuak 17, larunbata

11:00. Zarautz Arraun Elkartearen Emakumeen IV. Ikurrina (ETE Liga).

12:00. Zarautz Arraun Elkartearen XV. Ikurrina (ARCI Liga).

17:00. Estropadetako gune ludikoa, Lege Zaharren enparantzan.

17:25. Zarauzko XLVII. Ikurrina (Eusko Label Liga).

19:00. Buruhandiak eta erraldoiak, trikitilariekin.

23:00. Izaroren kontzertua, malekoian.

Abuztuak 18, igandea

11:00. Estropadetako gune ludikoa, Lege Zaharren enparantzan.

11:20. Zarauzko XVI. Ikurrina (Eusko Label Liga).

Jarraian, Zarauzko XLVII. Ikurrina (Eusko Label Liga).

17:00. Profesionalen arteko esku-pilotako partida, Aritzbatalde Frontoian.

19:00. Buruhandiak eta erraldoiak, trikitilariekin.

19:30. Etxeberria aita-semearen erromeria, Musika Plazan.

22:00. Puro Relajoren kontzertua, malekoian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide