Schola Cantorum abesbatzak Salvea ospatuko du bihar Parrokiko elizan. Emanaldiak hiru abesti eskainiko ditu: Agur Maria, Aita Madinarena; Salve Regina, Hilarion Eslavarena eta Agur Jesusen Ama, Felipe Gorritiarena. Ordutegiari dagokionez, kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da.
Hilaren 15ean, Ama Birjinaren eguna denez, Schola Cantorum abesbatzak Martin Gorostidiren Ave Maria, Aita Madinaren Aita Gurea eta Iosu Elberdinen mezak abestuko ditu. Hauek entzuteko, goizeko 11:00etan herriko Parrokiko elizan izango dira entzungai.