Izer eta Alabierren erromeriak girotuko du Musika Plaza

Maria Maya Manterola 2024ko abuztuaren 11

Izer eta Alabier, Aristerrazuko erromerian.

Trikiti eta pandero jotzaileak eta euskal dantza zaleak igandero ari dira biltzen Zarauzko erdigunean. Izer eta Alabier bikotearen txanda izango da gaur. 

Erromeriazaleen topagune izaten ari da Zarauzko Musika Plaza udako igandetan. Trikiti eta pandero jotzaileeak eta euskal dantza zaleak bertan biltzen ari dira igandero, 19:30etik aurrera eskaintzen ari diren emanaldietan.

Gaur, hilak 11, Izer eta Alabier arituko dira plaza horretako kioskoan. Beste bi emanaldi izango dira abuztuan: Etxeberria aita-semeak hilaren 18an, eta Elustondo anai-arrebak 25ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide