Azken Portuko festetan, haurrak protagonista

Maria Maya Manterola 2024ko abuztuaren 11

Puzgarriak, tailerrak, olinpiadak, auzo krosa nahiz dantza erakustaldia izan ziren atzo Plaza Gorrian eta inguruetan. Gaur eta bihar ere izango da zer ospatua.

Ostiralean izan ziren Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko festetako lehen ekitaldiak, baina atzo, larunbata, bete-betean sartu ziren jai giroan. Gazteen egunari goizean goizetik ekin zioten, Txipristin taldeak prestatutako puzgarriekin eta tailerrekin, eta goizeko ordu txikiak arte luzatu da festa. 

Haurrak izan ziren, dena den, eguneko protagonistak. Bazkalostean olinpiadak izan zituzten Plaza Gorrian, eta gero, hiru adin tartetan banatutako lasterketak izan zituzten. Saririk ez, baina parte hartzaile guztientzako opariak banatu zituzten antolatzaileek gero: puzzlea, txirulak nahiz beroari aurre egiteko uretako pistolak. Jalgi dantza taldearen eskutik, erakustaldia izan zen gero Plazan Gorrian bertan. 

Gaur eta bihar ere izango da zer ospatua. Hona hemen egitaraua:

Abuztuak 11, gaur: Santa Klara Eguna

09:00. Goizeko Ihintza txistulariak.
11:00. Meza nagusia, parrokian.
11:30. Marrazki Festa auzoko haurrentzat, Plaza Gorrian.
Aldi berean, Bir-Ziklatuz Bizikleta Festa, Plaza Gorrian. Bizi-Scalextric eta birziklapen eta berrerabilpen tailerra, Kalapie eta Gurpil elkarteen eskutik.
12:00. Auzoko jubilatuentzako hamabitakoa Urpekoak elkarteari esker.
12:30. Azken Portuko Txaranga.
17:30. Zumba txosnagunean, Leinaren eskutik.
18:00. Zarautz Trik.
18:30. Parrilla-jana Plaza Gorrian.
19:00. Herri kirol jaialdia.
19:30. Mozorro lehiaketan izen-ematea Plaza Gorrian.
19:30. Azken Portuko Txaranga.
23:15. Amiltzen, Tremenda Jauria eta DJ Bon + DJ Jam.

Abuztuak 12, bihar: Santa Klara Bigarrena

09:00. Txistulariak.
10:30. Patxi Iruretagoienaren Marmitako Lehiaketaren hasiera, Plaza Gorrian.
11:30. Toka eta Xakela txapelketa, haurrentzat.
12:30. Patata tortilla eta postre lehiaketak.
13:00. Auzo bazkarirako tokia hartzea. Ondoren, bakal aurreko auzo poteoa.
13:45-14:00. Marmitakoak oholtza gainera aurkeztu.
15:00. Auzo bazkaria. Ondoren, poteo girotua auzoan barrena.
22:00. Bertso saioa, Plaza Gorrian. Bertsolariak: Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia, Julen Zulaika eta Maialen Lujanbio.
00:00. Fan & Go erromeria taldea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide