Zabalik jarraitzen dute aretoko eta igeriketako izen emateek

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abuztuaren 11

Aritzbataldeko Kiroldegia. (Aritz Mutiozabal)

Irekita jarraitzen dute hurrengo ikaskurtean eskuragai egongo diren areto eta igeriketen ikastaroen izen emateek.

Hurrengo ikasturterako kiroldegiko areto eta igeriketetako izen ematea irekita dago herritarrek parte hartu dezaten. Ikastaroetan izen emateko bi aukera daude. Alde batetik, telematitoki Zarauzko Udalaren webgunean egin daiteke. Beste aldetik, imprimakia bete eta kiroldegiko harrerara eraman ahal daiteke edo kirola@zarautz.eus helbidera bidaltzeko aukera dago. 

Imprimakiari dagokionez, izen emateko beharrezko dokumentazioa behar da. Ezinbestekoa da NANaren fotokopia bat izatea. 18 urtetik beherakoa izanez gero, kontu korrontearen jabearen NAN-aren kopia eraman beharko da.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, Aritzbataldeko Kiroldegiko harrerara gerturatu, kirola@zarautz.eus posta elektronikora idatzi edo 943-00 51 23 telefonora deitu daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide