Donostiako Klasikoarengatik GI-20 eta AP-8ko irteeretan auto-ilarak sor daitezke bihar

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abu. 9a, 09:00

Autoak AP-8 autobidetik Donostiarako nornazkoan, Zarautzen. (Jabi Gonzalez Toston)

Txirrindulari probak hainbat errepide itxiko ditu bihar lasterketa igaro dadin.

Donostiako Klasikoa 2024 txirrindulari proba igaroko da Gipuzkoako errepideetatik biharko egunean zehar. Hori dela eta, GI-20 errepideko eta AP-8 autobideko hainbat irteeretako adarretan auto ilara puntualak gerta daitezke. Lasterketa igaroko den lekutik gertuen dauden errepideak aldi baterako itxiko dira.

Eraginak honako puntuetan eta orduetan aurreikusten dira:

10:15-11:15 / 14:00-15:15 GI-20 DONOSTIA. Añorgako 10. irteera.

11:30-12:30 AP-8 ZARAUTZ. 38. Irteera.

12:15-13:15 AP-8 ELGOIBAR. 64. Irteera.

15:30-16:40 AP-8 OIARTZUN. 11. Irteera. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide