Zarauzko Euskal Jaien mendeurrenaren harira, Telmo Esnal zinegile zarauztarrak Euskal Jaia 100 urte! bideoklipa osatu zuen, makina bat herritarrekin batera. Orain, Zarauzko Udalak, bideokliparen making-off bideoa argitaratu du herritarrak proiektuaren atzeko lana ikus dezaten. Gainera, azpitituluak jarri ahal dira. Horrela, guztiek kantua prestatzeko aukera izango dute hilabete falta baita egun handirako.