'Artea eta Diseinua' zikloaren bosgarren saioa egingo dute gaur Photomuseumen

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abuztuaren 9a

Nobuyoshi Araki. (Utzitakoa)

Zikloaren bosgarren saioan Nobuyoshi Araki argazkilari japoniarraren lana aztertuko dute. Sarrera doakoa da, aforoa bete arte.

Photomuseumek sustatuta eta Zarauzko Udalak babestuta, kultur hedapenerako Gela programaren barruan, gaurko saioa Artea eta diseinua zikloaren bosgarren saioa izango da. Profesionalek garatutako lan eta ahaleginak aztertzen dituzte eta proiektu berri bakoitzari nola heltzen dioten ezagutarazten dute. Egileen aspektu biografikoak ere lantzen dira.

Gaur, Nobuyoshi Araki argazkilari japoniarraren lana aztertuko dute. Emakumeen biluztasuna aldizkari maskulinoetan ere gaizki ikusten den kultura batean, Araki bere argazki eta erakusketa-albumengatik errekonozitu eta kondenatu dute. Bere jaioterrian pornografo eta misogino bezala kritikatu dute. Baina beste askok ahots berezitzat jotzen dute argazkigintzan, eta berarekin lan egiten duten emakume askok haienganako maitasun eta errespetu zintzoaz hitz egin dute.

Travis Klose (2004) dokumentalgile estatubatuaren dokumentala proiektatuko da, Arakiren lan egiteko modua, modeloekin dituen harremanak eta bere aisialdia  nola igarotzen duen erakusten duena. Horrez gain, hainbat elkarrizketa egiten dira, hala nola Björk eta Takeshi Kitanorekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide