Zarautz Kantuan kantu-jira antolatu dute bihar goizean. Udaletxearen aurrean elkartuko dira goizeko 12:00etan. Hilario Epelde izango da zuzendaria. Honez gain, Goizeko Ihintza txistulari taldea ere bertan izango da herritarren kantuak txistu doinuekin laguntzeko.