SKAPAko jaiak bihar hasi eta astelehenean amaituko dira. Hori dela eta, auzoa festa giroan sartzeko, mariatxien kontzertu bat antolatu da Altzola Tabernaren eskutik. Ordutegiari dagokionez, gaur arratsaldeako 20:00etan hasiko da eta ordubetez iraungo du emanaldi musikatuak. Auzoa erritmo mexikarrez beteko dute.