Zaporra memorialaren finala jokatuko dute gaur

Ian Ruiz Lizaso 2024ko abuztuaren 8a

Zaporraren Oroimenezkoaren partida bat. (Utzitakoa)

Zarauzko Frontoi Txiki pilotalekuan lekuratuko da eskuzko pilota txapelketaren finala.

Patxi Zaporraren LVIII. Oroimenezko pilota txapelketaren finala jokatuko da gaurko egunean. Lehiaketa, Frontoi Txikin lekuratuko da eta arratsaldeko 18:30ean hasiko da. Bi partida jokatuko dituzte. Lehenengo partidan, Bidezabal-Iraeta bikotea, Barandiaran-Esnaola bikotearen aurka lehiatuko da laugarren eta hirugarren postuak eskuratzeko. Bigarrengo partidan, berriz, Eskudero-Urruzola bikoteak, Juaristi-Juaristi bikotearen kontra egingo du, lehen eta bigarren postuak lehiatzeko. Hori dela eta, gaurko egunean aurtengo eskuzko pilota txapelketaren amaiera izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide