Nafarroako ekoizleak beren produktuen merkatu bat antolatu dute, gaur, Zarautzen. Azoka, Musika Plazatik hasi eta Kale Nagusiko guneetan ezarri da herritarrak bertaratzeko.
Askotariko produktuak salduko dituzte, besteak beste, gorputzerako kremak, patxarana, kontserba latak, eztia, gozokiak nahiz opilak. Nafarroako gastronomiaren zertzeladak herritik mugitu gabe dastatzeko aukera ematen du.