Patxi Zaporraren LVIII. Oroimenezko pilota txapelketaren final aurrenak jokatu ziren atzo Frontoi Txikiko pilotalekuan. Lehen partidan, Juaristi-Juaristi eta Bidezabal-Iraeta aritu ziren elkarren aurka; garaipena lehen bikotearentzat izan zen, 22-10 emaitzarekin. Bigarren partidan, Barandiaran-Esnaola Eskudero-Urruzola bikotearen aurka lehiatu ziren, eta garaipena azken hauentzat izan zen, 22-11 emaitzarekin.
Finala bihar jokatuko dute arratsaldeko 18:30etan. Hirugarren eta laugarren postuak eskuratzeko Bidezabal-Iraeta bikoteak, Barandiaran-Esnaola bikotearen aurka jokatuko du. Lehen eta bigarren postua lortzeko, Eskudero-Urruzola eta Juaristi-Juaristi bikoteek lehiatuko dute.