Aste honetan hasiko dira SKAPAko jaiak eta astebururako ekintza ugari antolatu dituzte Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jai batzordekoek. Horien artean, urtero egiten den auzo bazkariko txartelak saltzen hasi ziren atzo arratsaldeko 20:00etan Plaza Gorrian. Egunean bertan sarrera guztiak agortu ziren, 550 pertsona inguruk erosi ondoren. Nahiz eta euripean itxaron, atzoko salmentak izugarrizko arrakasta izan zuen.
Bazkariko bi menuak
Bazkarian emango diren menuen prezioei dagokionez, guztiek 16 euro balio dute. Urtero bezala, herri bazkarian bi menu ezberdin emango dira. Alde batetik, marmitako lehiaketan parte hartuko dutenen marmitakoa jango da. Eta beste aldetik, txitxirioak jango dira, menu beganoaren barruan.