La Habanako bikoteak herritarrak girotuko ditu, biharko Arranopola egitasmoan. Duoa, Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpek osatzen dute. Kubako tradizioak bilduz, habanera, danzona, boleroa, sona, cha-cha-cha, fellinga, cancion generoa edo eta fusioa erabiltzen dute. Proposamen ezberdina entzuteko parada izango da zuzenean aste honetan, 20:00etatik aurrera, Musika Plazan, Arranoko terrazan.
Kubako zein Euskal Herriko poeta esanguratsuenen letrak musikatzen dituzte. Honez gain, euren kantak ere aurkeztuko dituzte. "Son en sus poemas", "Andrazkubak" eta "Azul" diskoak plazaratu dituzte beraien ibilbide profesionalean.